XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Meatzaritza Mineralak meatzeetatik ateratzen dira.

Batzutan, Lurraren azalean aurkitzen direlako, erraz ateratzen dira.

Beste batzutan oso sakon egoten dira eta putzu eta galeriak egin behar izaten dira beraietaraino heltzeko.

Gizonarentzako mineralik probetxuzkoenak hauek dira: Ikatza, industrian eta berogintzan erabiltzen dena.

Burdinarria, burdina eta altzairua ematen dituena.

Metal preziatuak ematen dituzten mineralak: urrea, zilarra eta platinoa..

Mehatzariaren lana oso gogorra eta arriskutsua da.

Energi mineralak Ikatzak, erretzean, beroa sortzen du eta horrela bero-energia lortzen da.

Zentral termikoek ikatza erabiltzen dute, elektrizitatea sortzeko.

Petroliotik gasolina, gasolioa edo fuela moduko gaiak ateratzen dira, energi iturri gisa erabiltzen direnak.

Zentral nuklearrek energia ugari sortzen dute uranio deritzon mineraletik.

Zentral nuklearrek segurtasun-neurri handiak behar izaten dituzte, oso ondorio larriak ekarri ahal dituzten istripuak eragozteko.

Beste energi iturri batzu Haizea da beste energi iturrietako bat, eta gizonak aintzinatik erabili izan du, untziak eta errotak higierazteko.

Haizeak sorturiko energiari energia eolikoa deitzen zaio eta elektrizitatea sortzeko erabil daiteke.

Ura ere aintzinatik erabili izan da errotei eragiteko.

Gaur egunean, zentral hidroelektrikoak ibaietako ur-jauzien energia hidraulikoaz baliatzen dira.

Eguzkiak energi kopuru handiak bidaltzen ditu Lurrera, argi eta bero moduan.

Eguzki-energia ura berotzeko eta elektrizitatea sortzeko erabil daiteke.